Lagun berriak ezagutzeak poza ematen badu, zaharrekin atseden hartzeak ez du preziorik.
Leonetik nihoala jaso nuen Vilanova de Arousarako gonbidapena. Astorgatik beherako plana baztertu eta Pontevedrara inguratu nintzen. Pilatutako nekeak arindu nituen, azkarregi iristea komeni ez eta etapa laburragoak eginda.
Txabi, Maider, Eneko, Eukene eta Leixurekin urtebetetze zoragarria pasa dut Arousako paradisuan, irten nintzenean espero ez nuen ospakizun bikaina. Eskerrik asko, familia!!!
Berriro bidean, lehenengo kilometroetan faltan botatzen dira etxeko erosotasunak, baina denbora gutxi behar izaten da egunerokoarekin burua betetzeko: ura, janaria eta lotarako lekua, ez dago besterik. Orain, Portugalera sartzear euria noiz geldituko zain.
Goizuri???? Mira que te doy. Zuzentzailearen errua espero dt. Jejeje, ondo segi
Josusss, idazterakoan beste lagun bat burura etorri zait eztot berriz irakurri. Leixuriiiiii nola ahaztukot ba!!!