Lagun berriak

Kontatzeko gauzak pilatzen dira, baina batek garrantzia berezia dauka: bidaian orain arte egindako lagunak.

Bakoitzak bere omenalditxoa merezi luke, baina elkarrekin aipatuko zaituztet hemen, honelako bidai baten denboraren kudeaketa gai konplexua baita. Bihotz bihotzez eskertzen dizkizuet zuen konpainia, gomendioak eta animoak.

Batzuekin argazkia ateratzeko aukera izan nuen eta beste batzuekin tamalez ez.

(Hurrenkera kronologikoan)

Valva eta Victor, bidaiari porrokatuak. Marokori buruzko gomendio ugari eman zidaten Espinosan.
Joxe, suhiltzaile gipuzkoarra. Bi egun segidan egin genuen topo, berak oinez eta nik bizikletaz, hori dek sasoia!
Bosco, McGuiver madrildarra. Ekipo A-rena baino furgoneta kañeroagoaren jabe. Marokon espezialista, ibilbide eta tresna apartak eman dizkit bertarako.

Irakurriko ez duten arren, oso jatorrak izan ziren Aguilar de Campoóko bi polizia munizipal mendizaleak. Beste kontaketa baterako ere gordetzen ditut.

Eskerrik asko San Miguel Escaladako Noelia gidari, bertan gaua pasatzen uzteagatik.

Villamor de Órbigon Isaac ezagutu nuen, luzaroan Portugaleten lan egindakoa. José ta Mónica ere oso jatorrak izan ziren nirekin, baina ez nuen haiekin argazkia ateratzeko parada izan.

Eskerrik asko Viñaleseko Jesusi, Pepe alkateari eta abarri. Tabernarik gabeko herrian elkartzeko (eta bidaiari honek akanpatzeko) toki ederra atontzen jakin izan dute.

Eskerrik asko Diego arrantzale Monfortearrari, Sandrari, haurrei… Gomendioak eta bizitza eman dizkiote nire etapa bakartienei.

Eskuminak Ouzanteko familia berriari, Manolo, Vanesa, Conchi, Antonio… eta nola ez Sete eta Javierri. Auzoko elizapean lo egiteko asmoa nuen baina horren ordez haien etxean hartu ninduten eskuzabal. Zoragarriak zarete.

Bidaia koloreztatzen duten beste hainbat elkarrizketa anonimo ere bihotzean daramatzat gordeta.

Besarkada handi bana!

2 erantzun “Lagun berriak” bidalketan

  1. Egun on, Andoni:
    Den-denak ari naz Irakurtzen eta biziki interesgarria iruditu zait orain arte!
    San Miguel Eskaladako Noelia aipatu duzu eta galdetu nahi nizuke nolakoa den. Nire gurasoak inguru horretakoak ziren eta badut etxea herrian. Bueltarako gonbidatuta.

    Segi gozatzen bidaian eta Maite duzun askatasun horretan!

    Berbaizuko Karlos

Iruzkinak itxiak daude.