Sinplea baina emozioz betea. Amaren agurra, anaia ondoan pedaleatzen eta lankideekin aurten hartzen dudan azkenengo potea. Ikusi arte, Bilbo!
Lehenengo hamar egunak
Zoragarriak. Benetan egin nahi dudana egiten ari naiz eta zer esango dut ba, sekulako askatasun sentsazioa.
Honez gero gauza asko dauzkat kontatzeko eta argazki batzuk erakusteko, beraz hemen aprobetxatuko dut behin-behineko zerrenda egin eta hurrengo argitalpenak antolatzeko. Blogaria biluzik.
- Norabidea.
- Egunerokoak.
- Materiala: elektraindarra, ura, bizikleta eta beste gauzatxo pila.
- Tokiak: paisaiak, lotarako tokiak nola bilatu.
- Lagunak: zaharrak eta berriak.
- Bideak: aldapan gora, behera, harriak, ondarra.
- Pasadizoak: polizia, gailetak, ezkerra.