Kaixo!

Blog hau familia, lagun eta ezagunentzako ireki dut, nondik nora nabilen jakin dezaten batzuei ta besteei mezuak eta argazkiak bidaltzen ibili beharrik gabe (bai ama, zuri bidaliko dizkizut).

Beraz, ez espero bidai-kontaketa izpiritualik edo finantzatu-nire-bidaia estiloko kronikarik. Poesia ere, tamainan, barne bidaiak hori dira, barnekoak.

Mapan jarriko dut gutxi gora behera daramadan ibilbidea eta post laburrak egiten saiatuko naiz. Badaezpada ere ez sinetsi irakurritako guztia 😉

Diskleimerra: errespetua erakutsi eta hemengo zeozer erabili nahi izanez gero, eskatu. Besterik ez.

Muxu handi bana.

Andoni

26 erantzun “Kaixo!” bidalketan

  1. Mila esker, Andoni! Bilbotik oso gustura jarraituko dugu zure bidaia. Argazkiak eta kronikak, primerakoak! Onso segi eta besarkada haundi bat!

  2. Zinez zorioneko zeure barri izateaz!! Orain Portugalera zoazela ia zelan uztartzen dozun fado-a eta alboka. Euskaldun petoek esaten ei daben lez… “a que no hay web…!!”

    Ale, besarkada potolo bat bizkaiko Siberia txikitik.

    1. Webik ez balego blogik ere ez, karkar. Eskerrik asko, Jontxu, ea kornamusa berreskuratzen dozun eta bueltan albokarekin uztartzen dugun, soplagaitas bikote ederra eingou ;-p

  3. Berebizikoak ateratzen ari zaren argazkiak, gizona! Harrigarriena da nolako itxura garbia daukazun, ez dirudi basamortua zeharkatzen ari zarena.
    Besarkada bat,

    1. Eskerrik asko, Jabi! Bizikleta gainean noa, ez arrastaka ;-p Hala ere laster hasiko da harezko basamortua eta izango dut denbora enkroketatzeko. Aterako dut orduan argazki bat, nahi baduzu.

    1. Aupa, Sonia! Eskerrik asko, yo sigo pedaleando y espero que vosotras/os podáis hacer alguna excursión de vez en cuando, porque me dicen que os está haciendo un tiempo horrible. Muxus!!

    1. Eskerrik asko, Iñaki! Sabanan erdixan ere beti dago jendia ta entretenimendua, baina saiatuko naiz laster bialtzeko zeoze prestatzen. Besarkada haundi bana!!

    1. Urte berri on, Iñaki ta familia!! Hemendik primeran, abentura sinestezina bizitzen ta oso pozik. Horreaitxik ere blogian idazteko astirik ez, ia laster foto batzuk ixotzen ditxuten gutxienez. Zuri esker mapa eguneratu det behintzat, jeje.

Utzi erantzuna pedalBOka(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude