Kaixo! Bidaia zoragarri doa, baina Saint Louisen telefonoa galdu nuen eta gaur arte ez dut beste bat erosi. Etxeko sim txartela ere galdu nuen eta mezularitza aplikazioetan ezin izango naiz momentuz lehengo zenbakiarekin sartu. Irrika daukanak bidali beza email bat eta kontaktatuko dut nik.
Ahal dudanean prestatuko dut orain artekoaren laburpentxo bat, lagunek ateratako argazkiekin bada ere. Momentuz besarkada eta patxo pila danoi 😉