Etxerako bide luzea

Azkenengo hilabete hau sinestezina izan da. Fikziozko liburu bat idazteko asmoarekin ere irten nintzen etxetik eta, topikoari jarraituz, errealitateak fikzioa gainditu du.

Zakariarekin Senegalen eta Gambian bizitako abenturak fardelean sartu eta etxera itzultzeko erabakia hartu dut, han paperera pasatzeko.

Familiarekin eta lagunekin elkartzeko irrikitan banago ere, etorri bezain astiro itzuli nahi dut. Esfortzuz egindako mugimendua osasuntsua da bihotzarentzako eta, hankak baino gehiago, bihotza da etxera naramana.

Ez dakit blogari jarraipen handirik emango diodan. Alboka ere ez dut aspaldian jo. Merezi duen zerbait suertatzen bada, idatziko dut. Momentuz argazki bakarrarekin esango dizuet laster arte. Maite zaituztet.

Tubab, ataia, ganja. Liburuan sarritan agertuko diren hitzak.