Lehenengo hamar egunak

Zoragarriak. Benetan egin nahi dudana egiten ari naiz eta zer esango dut ba, sekulako askatasun sentsazioa.

Honez gero gauza asko dauzkat kontatzeko eta argazki batzuk erakusteko, beraz hemen aprobetxatuko dut behin-behineko zerrenda egin eta hurrengo argitalpenak antolatzeko. Blogaria biluzik.

  • Norabidea.
  • Egunerokoak.
  • Materiala: elektraindarra, ura, bizikleta eta beste gauzatxo pila.
  • Tokiak: paisaiak, lotarako tokiak nola bilatu.
  • Lagunak: zaharrak eta berriak.
  • Bideak: aldapan gora, behera, harriak, ondarra.
  • Pasadizoak: polizia, gailetak, ezkerra.
Aguilar de CampoĆ³ko urtegi ondoko elizatxo galdu baten. Bi gau pasa nituen bertan

Pedal… zer?

Gehienok badakizue zer den alboka bat. Besteok hamar segundu beharko dituzue wikipedian begiratzeko.

Tresna polita da. Musika jotzeko zerbait eraman nahi nuen nirekin eta aukera polita iruditu zitzaidan albokarena. Apur bat baztertuta neukan eta akaso horrela ondo jotzen ikasiko dut. Gainera agian atzerrian exotikoa iruditu eta lagun berriak egitea errazten dit.

Motibo pragmatikoak biak, bai. Tira, euskomistizismo faltan geratu bazarete, munduan barrena euskal musika barreiatuko dut, kultura kontrasteen bitartez herri guztien arteko armonia ederra osatzeko, Bilbo-Afrika-alboka-clash!!! Hobeto?

Ossesek egindako sol-sol alboka. Tradizionalak baino zulo bat gehiago dauka eta gainera eskala edo tonalitate desberdinetan jo daiteke. Uste dut hau oso interesgarria izango dela beste kultura batzuetako musikak jotzeko